Euskararen erabilera sustatzen lan egiten duen Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzaz, bi ludoteka antolatu ditu martxorako. Zehatzago esateko, ludoteka 1, 4, 5 eta 18 martxoaren izango da. Inauteri oporrekin eta jai-zubiarekin bat egiten dute. Martxoaren 1, 4 eta 5ean ludotekan parte hartzeko, otsailaren 21era arte egin daiteke matrikula, eta martxoaren 18ko ludotekan parte hartzeko, matrikulatzeko epea hil horren 10ean amaitzen da.

Horretarako: aspaltza@hotmail.com helbidean izena, abizena, adina, telefono zenbakia eta datak adierazi beharko dira. Bi eta zortzi urte bitarteko umeentzat izango da. Jolas libreko gela, jostailuak dituen gela eta esku-lanetarako eta beste jarduera batzuetarako –margotu eta marraztu- lekua egongo da. 10:00etatik 13:00etara. Prezioa eguneko 4 eurokoa da.  Ekintza hauek Aiara kaleko 7 eta 9.eko lokalean burutuko dira.