Aspaltza Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du berriro ekainaren 1etik 30era, 10:00etatik 13:00etara. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat izango da. Ludoteka honetan eskulanak, jolasak, marrazkiak eta beste hainbat ekintza burutuko dira. Hilabete osoko prezioa 80 eurokoa da eta 4 eurokoa partaidetza egun solteko. Izen-emateak ekainaren 18ra arte edo plazak amaitu arte egingo dira, helbide elektroniko honetara idatzita: aspaltza@hotmail.com, mezuan datu pertsonalak adieraziz. Udal elkarte honek urte osoan antolatzen ditu ludotekak haurren­tzat euskarazko ekintzak sustatuz. Helburua txikitatik jolas giroan euskararen erabilera susta­tzea da.