Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka zerbitzua antolatu du San Prudentzio zubirako. Zehatzago esanda, apirilaren 29 eta 30ean izango litzateke, 10:00etatik 13:00etara. 2/8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Egunean 4 erokoa da prezioa. Egun soltetarako ere egin daiteke matrikula. Udal Elkarte honek Amurrioko Bañuetaibar kaleko 2.ean dituen lokaletan egingo diren ludoteka hauetan jolasak eta lantegiak antolatuko dira. Amurrioko Udalak diruz lagundutako ekintza da.

Nahi duenak matrikula egin dezake aspal­tza@hotmail.com ­helbidera mezu bat bidaliz. Inskripzioa apirilaren 19a baino lehen egin beharko da. Mezu honetan, haurraren izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta harremanetarako telefono zenbakia idatzi beharko dira. Inportantea da alergiak eta intereseko beste gauza batzuk egunak aparte jakinaraztea. Plaza kopurua mugatua da eta matrikulazio ordena kontuan hartuko da, beti ere izen ematearen ostean adierazitako data barruan ordainduz gero. Talde bat baino gehiago egitekotan, adinaren arabera banatuko dira.