Aspaltza Euskara Elkarteak musika-terapiako bi ekintza antolatu ditu apirilaren 30eko goizerako, Mau Ziemkiewicz-en eskutik. Famili musika-terapia saio bat egongo da 2011 eta 2014 urteen bitartean jaiotako haurrentzat eta beraiekin joango diren pertsona helduentzat. Bi talde egingo dira ordutegi desberdinetan, parte-hartzaileak adinaren arabera banatuz. 75 minutukoak izango dira. Familiako 3 euro ordaindu beharko da.
Bigarren ekintza hezitzaileentzako musika-terapia lantegi teoriko-praktiko bat izango da: begirale eta irakasleentzat. 13:00etatik 14:30era izango da. 5 € ordaindu beharko dira. Bi ekintzok euskara hutsean izango dira eta musika-tresnaren bat eramango da, ahal izanez gero. Informazio gehiagorako edo matrikula egiteko, antolatzaileekin harremanetan jarri helbide honetara mezu bat bidaliz: aspaltza@hotmail.com. Parte-hartzaile kopurua mugatua da.
Ludoteka
Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du berriro maiatzaren 2rako. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da. Jolas libreko gela, jostailuak dituen gela eta esku-lanetarako eta beste jarduera batzuetarako –margotu eta marraztu- lekua egongo da. Prezioa 3 eurokoa da. Bi eta zortzi urte bitarteko umeen­tzat izango dira. Aspaltza Euskara Elkarteak antolatutako ludoteka guztiak bezala, Aiara kaleko 9.ean duten egoitzan izango dira. Izena emateko, mezu bat bidali behar zaio elkarteari aspaltza@hotmail.com helbidera.  Izen-ematea aipatutako lokalean ere egin daiteke, alboko atetik sartuta, ostegunetan 15:50etik 16:20ra. Beharrezkoa da bertan ludotekan parte hartu nahi duen haurraren datuak adieraztea. Hau da, izena, abizena, adina eta telefono zenbakia; interesatzen zaizkizuen egunak adiraziz. Behin izena emanda, ordainketa egiteko muga-eguna zein den jakiteko eta bertaratze-baieztatzea jaso­tzeko adi egin beharko da. Goiz erdian galletak banatuko dira. Euririk egiten ez badu, ohiko ekintzei patio jolasak gehituko zaizkie tarteka. Amurrioko Udalak diruz lagundutako ekintza da.