Larunbatean hasiko da beste urte batez Amurrioko Udalak eta AHIZEk sustatutako “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina, Amurrioko denda, zerbitzu-enpresa eta tabernetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Kanpaina azaroaren 14ra arte luzatuko da.

Ekimenak 25 parte-hartzaile izan ditu aurten, eta 100 sari baino gehiago emango ditu bezeroen artean banatuko diren 3.165 txartelen artean. Parte hartzea oso erraza da, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan euskara erabiltzen duten bezeroen artean banatuko dira txartelak.

Txartel batzuek zuzeneko sariak izango dituzte, deskontuak edo opariak, besteak beste, baina sarituak izan ez direnek euskara plana osatzen duten saltokietan kontsumitu beharko den 300 euroko bonu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Kanpaina azaroaren 14an amaituko da, eta hurrengo egunean, 15ean, zozketa egingo da.

Parte hartzen duten establezimenduak: Maritierra Jakiak, Arregi Argazkilariak, Arkune, Batzokia, Adigrafik, Bi Oin podologoak, Burutxaga Harategia (Mendiko kalea), Autsiki Albaitaritza Zentroa, Basualdo Kirolak, El Rinconcito, Selene Fruta-denda, Gancedo Moda-denda, Lur Belar-denda, La Rana Turquesa puerikultura, Lilura Haur moda, Josu Optika, Luyando Optika, Goxoa Okindegia, Otarte Okindegia, Marta Gozo-denda, SAU garaikurrak, Txoko Gorri , Txotis , Aranoa Oinetako-denda eta Amurrioko Udala.