Irailaren 14an Apymcak, Amurrio Bideanen laguntzarekin, jai-egun bat antolatuko du tokiko merkataritza sustatzeko, herriko dendak, hurbilekoak.  Beste jarduera batzuen artean, Aukeren Azoka egingo da Elexondo kalean, eta, euria egitekotan, San Anton plazara aldatuko da. Jai-egun honetan ez dira faltako txikientzako lantegiak eta ikuskizunak, musika eta ekintza gehiago.

Sorpresazko zozketa bat egingo da bezeroen artean. Irailaren 1etik 14ra arte parte hartzen duten dendetan egindako erosketa bakoitzean txartelak banatuko dira irailaren 14an egingo den zozketa baterako. Zer zozketatzen da?. Antolakuntzak “sorpresa izatea nahi du, gure merkataritzak adina txunditzen gaituena”.