Autobus zerbitzua antolatu da datorren urriaren 20an Nafarroa Oinez 2019ra joateko. Tutera ospatuko da. Jai hau Argia Ikastolak antolatu du “Izan Argi!” lemapean. Izan Argi da Nafarroa Oinez 2019ren goiburua. “Hitz-joko horrekin deskribatu nahi izan dugu zein den gure ikastolak bizi duen momentua, bai gure hizkuntzaren garapenaren testuinguruan, bai jomugan dugun marko pedagogikoaren aurrean” antolatzaileen arabera.


Amurrion autobusa 08:30ean irtengo da Araba kaletik. Handik, berriz, 18:00etan irtengo dira i­tzultzeko. Autobus txartelak 11 euro balio du. Kultur Etxean eman daiteke izena urriaren 17ra arte. 18 urtetik beherakoek zerbitzu hau erabili nahi izanez gero, guraso edo tutoreen baimen sinatua beharko dute izena emateko.