Tradizioak agintzen duen bezala, Amurrion, urte amaieran, Gabonetako Azokaren edizio berri bat antolatuko da. Hain zuzen ere, hi­tzordua abenduaren 24an programatu da Amurrioko herrigunean. Aipatutako azokan, COVID-19a (koronabirus) herritarrengan eragiten ari den inpaktuaren aurka egiteko beharrezkoak diren ezohiko neurriekin bat etorriz, aipatutako azokako postu kopurua gehienez 20 postutara murriztea kalkulatu da. 

Parte hartu nahi dutenek Amurrioko Udaletxean (HAZ) eman ahal izango dute izena, abenduaren 3 arte. Izena emateko, eskabidea bete eta bertan eskatzen den dokumentazioa erantsi behar da. Aipatutako azokak, edizioz edizio, publiko desberdina bereganatzen du. Azoka honetan elikadurako (ogia, eztia, ba­razkiak, gaztak…) eta artisau­tzako produktu desberdinak aurkitu ahal izango dira.