Azaroaren 10ean XXXIII Gorobel Ibilaldia egingo da Amurrioko Mendiko Lagunak Taldearen eskutik. Arabako Mendi Federazioaren Ibilaldia da, kontrolatua, ez kronometratua. Puntuagarria da Zirkuitua 2019rako, Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako, alegia. XXXIII Gorobel Ibilaldiak hiru zirkuitu izango ditu: Gorobel Ibilaldia, 42 kilometrokoa, Ibilaldi Ertaina, 25 kilometrokoa, eta Ibilaldi Txikia, 10 kilometroko ibilbidea.

XXXIII. GOROBEL IBILALDIA
Izena Ematea:
• www.mendikolagunak.eus     • www.zirkuitua.com
Epea:   • Urriaren 14tik azaroaren 7ra arte.

** Bazkide edo federatua bazara: 6 €
** Bazkide edo federatua ez bazara: 9 €

Txartelak Jasotzeko (Juan Urrutia Enparantzan)
Gorobel Ibilaldia: 6:30etatik 7:00ak arte
Ibilaldi Ertaina: 7:15etatik 7:45ak arte
Ibilaldia Txikia: 9:15etatik 9:45ak arte

Irteera (Amurrioko Juan Urrutia Enparantzatik)
Gorobel Ibilaldia: 7:00etan
Ibilaldi Ertaina: 8:00etan
Ibilaldi Txikia: 10:00etan

#gorobel 19
Ibilaldian zehar: Argazki eta Bideolabur Txapelketak
Informazio gehiago facebook, instagram eta webgunean