Berbalagun programan doako online zerbitzua eskaintzen hasi dira doan, etxetik irten gabe euskaraz aritu ahal izateko. Berbalagun egitasmoak euskararen ahozko erabilera sustatzea du helburu, eta bertan parte hartzeko euskaraz ahoz komunikatzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa da. Oso era praktikoan luzatzen da euskararen erabilera ardatza izanik.

Aiaraldeko Berbalagun taldeetan Covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurri guztiak betetzen dira: espazio seguruetan eta talde txikietan egiten da, birusa zabaldu gabe euskarazko mintzamena landu ahal izateko. Programa honen antolatzaileek era guztietako formulak aktibatu dituzte egungo osasun krisi egoerara egokitzeko.

Ekimen honetan, dohainik hartzen dute parte mintzakideek. Aurretik izena eman behar da eta, Amurrion, hainbat modutan egin daiteke hori: Udaletxean bertan edo AEK-ko euskaltegian, aiaraldea@aek.eus helbidera mezu bat bidalita, 607673744 telefonora deituta eta http://emanizena.praktikatu.eus estekan sartuta.

Euskaraz praktikatu nahi? Lagun berriak egin nahi?

Mintzapraktika egiteko taldeak txikiak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea eta euskara maila. Parte-hartzea dohainik da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan…

ZER DA BERBALAGUN?

Euskaraz hitz egin nahi duten pertsonak elkartzen dituen programari deitzen diogu Berbalagun. Honen barruan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenek zein ikasten ari direnek, gazteek zein nagusiek hartu ahal dute parte. Dinamizatzaile baten laguntza ere izango dute.