Amurrioko Udalak, Amurrio Bideanekin batera, tokiko eta hurbileko produktuari laguntzen jarraituko du martxoan Juan Urrutia plazan jarriko den ekoizleen merkatuan egingo den kanpainarekin. Baserritarren produktuak bultzatzeaz gain, Udalak mahai-zapiak eman dizkie beren postuetarako, eta baita paperezko poltsa-sorta bat ere.
AKTUALITATEA
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu du Amurriok
Amurrioko Udaleko Berdintasun Saila buru-belarri aritu da martxoaren 8aren inguruko programazioa antolatzen. Jarduera guztiak Covid-19aren pandemiaren ondorioz erakundeek ezarritako murrizketetara egokituta daude.
- March 2, 2021
- 0
- 1
- AKTUALITATEA
- More
Amurrioko Udala udal-karpa instalatu du Zaraobe Institutuan
Amurrioko Udalak, gaur egun erabiltzen ez duen udal-karpa bat instalatu du Zaraobe Institutuan, ikasleei espazio estali handiagoa emateko eskola-ordutegi barruko atsedenaldietarako edo jolasaldietarako. Horrela, Udalak institutuko zuzendaritzak egindako eskaerari erantzun dio, izan ere, horrelako gune bat eskatu zuen, Covid-19aren pandemiaren ondorioz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloak bete ahal izateko.
- March 2, 2021
- 0
- 3
- AKTUALITATEA
- More
Amurrioko Bañueta kiroldegiak martxoaren 15ean ekingo die berriro kirol jarduerei
Bañueta kiroldegia martxoaren 15etik aurrera hasiko da taldeko kirol jardueren eskaintzarekin, COVID-19aren ondorioz indarrean dagoen araudia betez. Izen-ematea asteazken honetan hasiko da, martxoaren 3an, eta martxoaren 10era arte iraungo du.
- March 1, 2021
- 0
- 9
- AKTUALITATEA
- More
Aiarako Kuadrillak eskualdeko 25 familia gonbidatu nahi ditu ditu Euskadiko esperientzia pilotu eta aitzindari batean parte hartzera
Aiarako Kuadrillak eskualdeko 25 familia gonbidatu nahi ditu ditu Euskadiko esperientzia pilotu eta aitzindari batean parte hartzera. Esperientzia horren helburua Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondoko etxeetan elikagai xahuketa aztertu eta ezagutzea da. Protagonista izan nahi baduzu jarri harremanetan gurekin martxoaren 14a baino lehen, cayala.encina@ayto.araba.eus helbide elektronikora e-mail bat bidaliz. Esperientzia honetan parte hartzen duten familiek eskualdeko produktuen saski bat jasoko dute.
Anima zaitez parte hartzen!
- March 1, 2021
- 0
- 7
- AKTUALITATEA
- More
Amurrioko Udaleko osoko bilkurak 2021erako terrazen tasa aldi baterako etetea onartu du
Amurrioko Udalak aho batez onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran udalerriko ostalaritzako lokalei terrazak kobratzea arautzen duen ordenantza fiskala aldi baterako etetea. Neurria 2021. urte osoan egongo da indarrean, gutxienez.
- February 26, 2021
- 0
- 6
- AKTUALITATEA
- More