AKTUALITATEA
Uda honetan udal igerilekuak ekainaren 13tik irailaren 13ra egongo dira zabalik
Amurrion, udal-igerilekuak ekainaren 13tik irailaren 13ra egongo dira zabalik, 10:30etik 20:30era, astelehenetik igandera. Uztailaren 1etik abuztuaren 11ra, berriz, 10:30etik 21:00etara egongo dira zabalik. Aurreko urteetan bezala, udan igerilekuak erabili nahi dituzten pertsonek igerilekuak ireki baino lehen abonatu nahi badute, udaletxean eman beharko dute izena, ekainaren 3tik 11ra, goizeko 10:00etatik 12:30era. Ekainaren 13tik aurrera, izen-ematea udal-igerilekuen bulegoetan bertan egin ahalko da, Arabako udalerri horretako Abiaga inguruan.
- June 10, 2015
- 0
- 913
- AKTUALITATEA
- More
Ekainaren 20an, larunbata, Udako Solstizioaren jaia Aresketamendi
Datorren ekainaren 20an Aresketamendiko energia berriztagarrien parkean udako solstizioaren jaia ospatuko da
EGITARAUA
11:00etatik 14:00etara.
- Autobus zerbitzua Aresketamendira igotzeko. (Gasolindegi parean dagoen markesinatik aterako da).
- Bisita gidatuak parke tematikoan.
- Puzgarria eta Zurezko joku erraldoi.
- Tailerrak. Cruz Roja.
- Txosna.
- June 10, 2015
- 0
- 946
- AKTUALITATEA
- More
Ehun lanek hartu dute parte Amurrio Hiria XXXVI Argazki Lehiaketan
Ehun lanek hartu dute parte Amurrio Hiria XXXVI Argazki Lehiaketan. Diego Pedra Benzal izan da garaile gai librearen modalitatean, eta Jesús María Rodríguez Cabañas Amurrio gaitzat hartzen duen modalitatean.
XXXVI “Amurrio Hiribildua 2015” Argazki Lehiaketaren erabakia
Lehiaketan aurkeztutako bildumak (gai librea): 83.
Lehiaketan aurkeztutako bildumak (gai Amurrio): 17
Lehiaketatik kanpo utzitako bildumak: 0
Epaimahiak hartutako erabakia:
Gai libreko 1. saria, 400 €-ko zenbatekoa, “Vida de perros” bildumara. Egilea: Diego Pedra Benzal.
Gai libreko 2. saria, 200 €-ko zenbatekoa, “Espacios” bildumara. Egilea: Urbano Suárez Fernández.
Amurrioko 1. saria, 800 €-ko zenbatekoa, “Semana Santa en Amurrio” bildumara. Egilea: Jesús María Rodríguez Cabañas.
Amurrioko 2. saria, 200 €-ko zenbatekoa, “A scuola con sentimiento” bildumara. Egilea: Jose Miguel Llano Hernáiz.
- June 10, 2015
- 0
- 865
- AKTUALITATEA
- More
Amurriok abian jarri du herritarrek parte hartzeko prozesua, Herriko Paisaiaren Ekintza Plana egiteko
Amurrioko Udala Amurrio Hiribilduko Paisaiaren Ekintza Plana idazten ari da, Sigi-Saga Estudios Territoriales enpresaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lurralde-on ikertaldearen laguntza teknikoarekin. Ikertu beharreko paisaiari buruzko hasierako diagnostikoa egin da, eta datozen hilabeteotan plana eta kudeaketa-neurriak zehaztuko dira.
Prozesuan, eta egitasmoak aurrera egin dezan etorkizunean ere, ezinbestekotzat jotzen da herritarrek parte hartzea. Izan ere, haien ekarpenen arabera erabakiko da nola osatu amurrioarren itxaropenekin bat egiten duen plana.
- June 3, 2015
- 0
- 1047
- AKTUALITATEA
- More
Ekainaren 8tik 11ra zabalin egondo da ekainaren 14an Araba Euskarazera joateko autobuserako izena emateko epea
Ekainaren 14an Gasteizen ospatuko da Araba Euskaraz 2015. Aurtengo lema “Piztu Euskara” da. Oiongo San Bizente ikastolak antolatua da. Amurriotik Gazteizara joan nahi dutenek Araba kaletik, Amurrio Antzokitik hurbil, 09:45etan irtengo den autobuserako izena eman dezakete. Gazteiztik 19:00tan itzuliko dira. Izena emateko epea ekainaren 8tik 11ra egongo da zabalik Kultur Etxean. Prezioa 6eurokoa da. Euskararen aldeko urteroko jaialdi honetan biltzen den diruarekin, eraikinean bertan birmoldaketak egiten hasteko asmoa du San Bizente ikastolak.
- June 3, 2015
- 0
- 1019
- AKTUALITATEA
- More