• Nor gara
HAUXE DA AMURRIO
  • Hasiera
  • AZKEN ALDIZKARIA
  • DESKARGA
  • AKTUALITATEA
  • IRADOKIZUN-POSTONTZIA
  • KONTAKTUA
  • Euskara
    • Castellano

AKTUALITATEA

Amurrio vista .

Amurrioko Udalak 100.000 euro bideratu ditu enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei zuzendutako laguntza zuzenetara

Amurrioko Udalak, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako 100.000 euroko partida ekonomikoa prestatu du, osasun krisiak eragindako ondorio negatiboak arintzeko eta herriko ekonomia suspertzeko. Laguntza zuzen sorta hori, ekainaren erdialdean aurkeztutako ‘Amurrion bizi’ programaren barruan dago. Programa horren helburua, hainbat neurri hartuta, suspertze ekonomikoaren bitartez, Amurrio indartzea da.

Zuzeneko laguntza-lerro hori, udalerrian jarduera ekonomiko bat gauzatzen ari diren edo ari ziren eta Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz diru-sarrerak murriztuta ikusi dituzten enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzera dago bideratuta. Gauzatutako enpresa-jardueraren arabera, laguntzaren gehieneko zenbatekoa 300 euro eta 500 euro artekoa izango da.

Baldintza hauek betetzen dituztenek jaso ahal izango dituzte laguntzak:

  • Amurrioko udalerrian jarduera ekonomiko bat gauzatzea, gaur egun edo alarma-egoera adierazi zen unean, eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea (edo 2020ko martxoaren 14an hala egotea), epigrafe hauetakoren batean:

– 1. sekzioa (enpresa jardueretarako JEZeko epigrafeak): 4. atala (Beste manufaktura-industria batzuk), 5.                    atala  (Eraikuntza), 6. atala (Merkataritza, jatetxeak eta ospitaleak, konponketak), 7. atala (Garraioa eta                          komunikazioak), 8. atala (Finantza erakundeak, aseguruak, enpresei emandako zerbitzuak eta alokairuak) eta              9. atala (Beste zerbitzu batzuk).

– 2. sekzioa (Jarduera profesionaletarako JEZeko epigrafeak)

– 3. sekzioa (Jarduera artistikoetarako JEZeko epigrafeak).

  • Pertsona fisikoen kasuan, udalerrian erroldatuta egotea edo jarduera ekonomikoari lotutako establezimenduren bat izatea. Pertsona juridikoen kasuan, haien egoitza sozialak Amurrion egon beharko du.
  • Lataldea ez da 5 langiletik gorakoa izango, jardueraren titularra barne.
  • Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresen ehuneko 25etik gorako lotura edo partaidetza ez izatea.
  • Zerga-arloko eskakizunak dituzten herri-administrazioekiko betebeharrak egunean izatea, eta baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere.
  • Amurrioko Udalarekin edo haren mendeko ezein erakunderekin inolako kontraturik indarrean ez izatea.

Bi laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta irailaren 30ean amaituko da.

  • August 13, 2020
  • 0
  • 123
  • AKTUALITATEA
  • More
aparcamiento Lexarraga

Amurrioko Lexarraga auzoak, 20 ibilgailurentzako lekua izango duen aparkatzeko gune berria izango du

Amurrioko Udalak aparkatzeko gune berria egingo du Lexarraga auzoan, auzoetako batzarren bitartez gauzatutako prozesu parte-hartzaileetan bideratutako eskariari erantzunez. Aparkalekua eraikitzeko lanek  19.110 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Lexarraga auzoak automobilak uzteko gune zabalagoa izango du,  20 ibilgailurentzako lekua aurreikusten duen 725m2ko aparkalekua eraiki ondoren. Hirigunetik gertu dagoen etxebizitza guneko bizilagunek, urtero egiten diren bileretan, inguru horretan automobilak aparkatzeko leku gehiagoren beharra adierazi diote Udalari.

Hainbat aukera baloratu ondoren, Jesús Galíndez kalea eta Lexarraga inguruan dagoen lursail bat egokitzea erabaki da, aparkaleku bilakatzeko. Lanen hasieran, une honetan dagoen metalezko hesia kendu, sastarrak garbitu eta ingurua txukunduko da, ondoren orubea egokitu eta aparkaleku bilakatzeko.

  • August 5, 2020
  • 0
  • 77
  • AKTUALITATEA
  • More
CINE MAQUETAS VERANO 2.indd

2020/2021 ikasturtean zehar, Amurrio, Aiara eta Laudioko ikastetxeek klimaren aldeko ekintza landuko dute Eskolako Agenda 2030 programan

Eskolako Agenda 2030 2015ean onartu zuten 150 estatuburuk eta gobernuburuk baino gehiagok Garapen Jasangarriaren Gailurrean. Agendan Garapen Jasangarriaren 17 Helburu jasotzen dira, eta herrialde guztiei, aberatsak zein txiroak izan, eskatzen zaie neurriak hartzeko planetak bizi duen klima- eta gizarte-larrialdiari erantzuteko. Amurrio, Aiara eta Laudioko ikastetxeek erabaki dute datorren ikasturtean Garapen Jasangarriaren 13. Helburuari helduko diotela elkarlanean. Horren xedea da klima-larrialdia eteteko ekintza azkartzea, arintze- eta egokitze-neurriak bultzatzearen bidez.

Eskolako Agenda 2030 programa 2030eko jasangarritasunaren aldeko hezkuntza-estrategia handia da eta ikasleek udalerrietako ekintza-planetan parte hartzeko oinarrizko ildoa da. 2002an, Eskolako Agenda 21 martxan jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan eta eskola eta udalen arteko elkarlana hasi zen. Orain, Eskolako Agenda 2030 programa berriak ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumen Sailaren eta udalen arteko elkarlana du ardatz eta tresna eraginkorra izango da eskola curriculumaren oinarrizko gaitasunak garatzeko, ikasleek ingurumen-arazoekiko sentsibilizazioa izateko, kutsadurari aurre egin ahal izateko, biodibertsitatea mantentzeko eta klima-aldaketaren eragina mugatzeko; hori guztia Garapen Jasangarriaren Helburuak oinarri hartuta.

Klima-aldaketak kontinente guztietako herrialde guztiei eragiten die eta horien ekonomian, pertsonen bizitzan eta komunitateetan oso inpaktu txarra du. Etorkizunean are ondorio larriagoak izango ditu. Klima-patroiak aldatzen ari dira, itsasoaren mailak handitzen ari dira, klima-gertakariak gero eta muturrekoagoak dira eta berotegi-efektuko gasen maila historian izandako altuena da. Ez badugu ezer egiten, lurraren gainazalaren batezbesteko tenperatura 3 gradu zentigradu igo daiteke mende honetan. Pertsona txiro eta zaurgarrienak izango dira kaltetuenak.

Gaur egun, konponbide bideragarriak ditugu eskura edozein herrialdek ingurumenarekiko jarduera ekonomiko jasangarriagoa eta errespetu handiagokoa izateko. Gero eta azkarrago aldatzen ari dira gai honekiko dauden jarrerak, gero eta jende gehiagok hartzen dituelako ohitura jasangarriak. Gainera, gero eta jende gehiagok egiten du uraren, energiaren eta materialen erabilera eraginkor eta eragingarriagoa; kontsumo jasangarria eta energia berriztagarriak zein motorizatu gabeko mugikortasuna ere gero eta ohikoagoak dira, baita hondakinak birziklatu eta horien konpostatzea ere. Gaur egun, isurtzeak murrizteko aukera berrien aldeko apustua egiten da eta esfortzu handiagoak egiten ditugu, karbono-maila txikiko ekonomia garatzearen bidez.

Amurrion, urtero, gero eta CO2 gehiago isurtzen dugu atmosferara; beraz, hori murrizteko lan egiten jarraitu behar dugu.

  • August 4, 2020
  • 0
  • 152
  • AKTUALITATEA
  • More
magialdia

MagialdiArabaren VI. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko hamabost herritara

MagialdiArabaren VI. edizioak ilusioa eramango du lurraldeko hamabost herritara abuztuaren 30etik irailaren 13ra bitartean. Magia jaialdiak formazioa, sorkuntza eta zabalkundea uztartuko ditu berriro, eta irailaren 14an Gasteizen hasiko den XXXII. Magialdiaren ataria izango da.

MagialdiAraba, beraz, Arabako 15 herritan egingo da, magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta haurrentzako eta adinekoentzako magia emanaldiak barne hartzen dituen programa batekin, Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik. Programa abuztuaren 30ean, igandea, hasiko da Murgian, eta hurrengo egunetan Arabako geografian barrena ibiliko da, Okondon, Ribabellosan, Artziniegan, Langraiz Okan, Eskuernagan, Durruma Kanpezun, Zalduondon, Amurrion, Argantzonen, Samaniegon, Uribarri Gaubean, Larrazubin eta Zambranan geldialdia eginez, eta Gesaltza Añanan amaituta irailaren 13an.

MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatzen dute, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.

ABUZTUA

– Igandea, 30: Murgia.
– Astelehena, 31: Okondo.

IRAILA

– Asteartea, 1: Ribabellosa.
– Asteazkena, 2: Artziniega.
– Osteguna, 3: Langraiz Oka.
– Ostirala, 4: Eskuernaga.
– Larunbata, 5: Durruma Kanpezu. – Igandea, 6: Zalduondo.
– Astelehena, 7: Amurrio.
– Asteartea, 8: Argantzon.
– Asteazkena, 9: Samaniego.
– Osteguna, 10: Uribarri Gaubea.
– Ostirala, 11: Larrazubi.
– Larunbata, 12: Zambrana.
– Igandea, 13: Gesaltza Añana.

  • July 29, 2020
  • 0
  • 110
  • AKTUALITATEA
  • More
ludoteca aspaltza

Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak berriro ekingo dio ludoteka zerbitzuari irailaren 1etik 7ra, oso talde txikiak antolatuta

 Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du irailaren 1tik 7ra arte, 10:00etatik 13:00etarako ordutegian. Parte-hartzaile taldeak oso txikiak izango dira. 2/8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Eguneko 4 eurokoa da prezioa. Egun soltetarako ere egin daiteke matrikula. Jolasak eta lantegiak antolatuko dira Bañuetaibar 2.ean burutzeko. Amurrioko Udalak diruz lagundutako ekintza da. Nahi duenak matrikula egin dezake aspal­tza@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Inskripzioa abuztuaren 28ra baino lehen egin beharko da. Mezu honetan, haurraren izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta harremanetarako telefono zenbakia idatzi beharko dira. Inportantea da alergiak eta intereseko beste gauza batzuk egunak aparte jakinaraztea. Plaza kopurua mugatua da eta matrikulazio ordena kontuan hartuko da, beti ere izen ematearen ostean adierazitako data barruan ordainduz gero. Talde bat baino gehiago egitekotan, adinaren arabera banatuko dira.

  • July 29, 2020
  • 0
  • 179
  • AKTUALITATEA
  • More
Exposición de fotos

La Casonak “Lurra, erakusketa, emakumea eta bizitza” erakusketa jasoko du abuztuan

Abuztuan zehar erakusketa bat egongo da La Casonan, Emigrad@s sin Fronteras Elkartearen eta Amurrioko Udalaren eskutik. Argazki erakusketaren helburua, Hegoaldeko herrietako emakumeen eta talde gutxituen gatazkei eta erresistentziei eta estrategiei, haien antzinako jardunbideei eta ohiturei, eta lurraldean bizitzeko eta jarraitzeko aurrera daramaten borrokari buruzko ulermena eta sentsibilizazioa aberastea da.

Erakusketa, joan den ekainaren 30ean egin zen “Hegoaldea Iparraldea Elkarrizketak. Lurra, Erausketa, Emakumea eta Bizitza” mintegi birtualaren ondoren etorriko da. Bertan, Latinoamerikako herri indigenek, Kolonbiako herri beltzak, Latinoamerikako nekazari kolektiboak eta Euskadiko baserritarrek euren lurraldean bizitzeko alternatibak jarri ziren balioan.

Argazki erakusketa abuztuaren 4tik 28ra bisitatu ahal izango da, astelehenetan izan ezik, 10:00etatik 14:00etara eta, asteartetik ostiralera baita 17:00etatik 19:00etara ere. Aretoa itxita egongo da abuztuaren 15ean eta 16an, Jasokundeko Andre Mariaren eta San Roke zaindarien jai egunetan.

  • July 29, 2020
  • 0
  • 105
  • AKTUALITATEA
  • More
Página 20 de 198« Primera«...10...1819202122...304050...»Última »

Recent Posts

  • Amurrio Udalak inauteriak beraten behera uztea erabaki du 20 January, 2021
  • 2.012 ikasle daude matrikulatuta 2020-2021 ikasturtean Amurrio derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeetan B eta D ereduetan 18 January, 2021
  • Familia ikuskizuna “Botadun Katua, urtarrilak 30 larunbata, 17:30etan 18 January, 2021
  • Zine Amurrio Antzokian 15 January, 2021
  • Amurriok, 2030 Eskola Agendan Garapen jasangarriaren helburuak sartzeko hezkuntza-materialak garatuko ditu 15 January, 2021

Archives

twitter

Authentication failed! Please check your Twitter app data.

HAUXE DA

  • Hasiera
  • Nor gara
  • DESKARGA
  • KONTAKTUA
  • IRADOKIZUN-POSTONTZIA
  • AZKEN ALDIZKARIA
  • Zortzi musika-taldek eurek lanak zuzenean eskainiko dituzte urriaren 18an Amurrio Antzokian, Araba Euskaraz eta Durangoko Azokaren eskutik

Tags

aek Amurrio Bidean Amurrioko Herri Musika Eskolak Amurrioko Udal Liburutegia antzerkia araba euskaraz araba euskeraz Aste Santua aurrekontua Autobusak Baranbio bertsolari bizi dantza coaching gastronomiko damborrada dantza erakusketa eskola kirola Eszena Arteen Programa euskaltegi Euskara euskaraldia Euskaraldia 15 Egun Euskaraz haurreskolak haurreskoletako matrikulazioa HAZ hezkuntza hitzaldia inauteriak IT-txartela kilometroak kirolak kontzertua kzgunea laguntzak laia eskola lana lanak lehiaketa liburuak Partehartzea / Participación trikitixa eta pandero udalekuak vicenteferrer Zine

ANUNCIATE EN EL HAUXE DA

Si deseas anunciarte en el hauxe da contacta con nosotras
[contact-form-7 id="66" title="Formulario de contacto 1"]

NOTICIAS MÁS VISTAS

  • Horarios e información de autobuses al hospital de Galdakao

    31389 views
  • Pacientes de Osakidetza pueden acceder a su Carpeta de Salud a través de una contraseña

    17847 views
  • Radar

    Radar móvil del 26 de junio al 2 de julio en funcionamiento en Amurrio disuadir exceso de velocidad en zonas urbanas

    7800 views
  • cartel fiestas 2016

    Programa de Fiestas de Amurrio 2016 en honor a Nuestra Señora de la Asunción y San Roque

    6760 views

Copyright 2015. Crisopeya

Diseño: ADI grafik
We use cookies to ensure that we give you the best experience on our website. If you continue to use this site we will assume that you are happy with it.Ok