Amurrioko Udaleko Euskara Zerbitzua Euskarazko Produktuen Katalogoa 2020-2021 banatzeko kanpaina ari dira burutzen. Guztira, katalogo horren 1.750 ale inguru banatuko dira Amurrioko eskola-umeen artean. Hainbat produktu jasotzen dira bertan: musika, liburuak, filmak, jostailuak eta jokoak, komikiak, aldizkariak, gurasoentzako materiala, informatika eta App-ak, ikasmaterialak eta ebookak. Kanpaina honen babesle dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak; Eusko Jaurlaritza eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA). Gabonetako opari gisa euskarazko produktuen erosketa sustatzea da helburua.
AKTUALITATEA
Gabonetako progama
- December 17, 2020
- 0
- 34
- AKTUALITATEA
- More
Amurrioko Udaleko Adierazpen Instituzionala
Gaur, 2020ko abenduaren 17an, Amurrioko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez
- December 17, 2020
- 0
- 23
- AKTUALITATEA
- More
Amurrioko Udalak 55.000 euroko diru-laguntza zuzenak onetsi ditu ostalaritzarako
Amurrioko Udalak ostalaritzarako aparteko laguntza zuzenak onartu ditu aho batez gaur goizean egin duen osoko bilkuran. Laguntzen zenbatekoa 55.000 eurokoa da. Neurri horrekin, Covid-19aren ondorioz sortutako neurri murriztaileak direla eta sektoreak bizi duen egoera zaila arindu nahi du Udalak.
- December 17, 2020
- 0
- 27
- AKTUALITATEA
- More
Amurrioko Xake Taldea – Gabonetako online xake txapelketa 2020
BI TXAPELKETA: bat eskola-adineko gazteentzat eta bestea helduentzat.
PLATAFORMA: www.lichess.org helbidean. Parte hartzeko, jokalari bakoitzak kontu bat eduki beharko du plataforma horretan, bere erabiltzaile-izenarekin. Ikusi nola sortu erabiltzailea bideo honetan: nola egin zure kontua Lichess-en – Youtube
TALDEAK: talde txikiak osatuko dira, joko-mailaren arabera, eta, gehienez ere, 5 kide izango dira.
JOLASTEKO ORDUA: jolasteko ordua talde bakoitzeko parte-hartzaileek erabakitzen dute
DOAKO INSKRIPZIOA:
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: 2020ko abenduaren 20a, igandea
IZEN-EMATEA xake.amurrio@gmail.com helbidean egin beharko da. Parte-hartzailearen izena, kategoria (eskolakoa/heldua) eta nick de lichess adierazi beharko dira, erakundeak nor den jakin dezan. Halaber, talde homogeneoak antolatzeko joko-maila (baxua, ertaina edo altua) adieraziko da.
SARIAK: xake taula talde bakoitzarentzat
- December 17, 2020
- 0
- 24
- AKTUALITATEA
- More
Amurrio Antzokiak sarrerak online saltzeko sistema ezarri du
Amurrio Antzokiak Amurrioko bizilagunentzako fidelizazio kanpaina bultzatu du aurten ere, bazkide txartelaren bitartez, udalerrian arte eszenikoak zabaltzeko helburuarekin. Aurtengo berrikuntzen artean, sarrerak online saltzeko sistemaren ezarpena nabarmendu behar da. Gainera, zinearen eta Zinebonoaren prezioak iazko berberak izango dira. Amurrio Antzokiak datorren urtean izango duen berrikuntza nagusietakoa sarrerak saltzeko sisteman dago. Datorren astetik aurrera, online saldu ahal izango dira, urtarriletik aurrerako zuzeneko ikuskizunetarako. Bigarren fasean, zineko sarrerak eta Zinebonoa ere formatu digitalean saltzeko sisteman sartuko dira.
- December 16, 2020
- 0
- 29
- AKTUALITATEA
- More