Ur edangarriaren hornikuntza bermatuta dago etxe guztietan. Alerta egoera jaso arte ez da kobratuko ur kontsumorik, hau da, ordainketa guztiak atzeratuko dira. Uren Partzuergoak neurriak hartu ditu estaldura handiagoa emateko kolektibo zaurgarriei, eta erabaki du eten egitea epe prozesal eta administratiboak. Alerta egoera garaian inolaz ere ez zaie ura moztuko kontsumitzaile zaurgarriei.

Era berean, malgutu egingo dira zerga arloko zorren ordainketak eta epeak. Kontratu publikoen kasuan, aurreikusita dago horiek eteteko aukera.
Horra hartu diren neurrietako batzuk.

➕👉www.kantaurikourkidetza.net