Ekainaren 16an Vitoria-Gasteizen ospatuko da Araba Euskaraz 2019. Aurtengo lema “Gertu” da. Arabako ikastolen jaialdiaren edizio hau aurten 25. urteurrena ospatzen duen  Armentia Ikastolak antolatu du. Amurriotik Vitoria-Gasteizara joan nahi dutenek Araba kaletik, Amurrio Antzokitik hurbil, 10:15etan irtengo den autobuserako izena eman dezakete. Vitoria-Gasteitik 19:30tan itzuliko dira. Izena emateko epea ekainaren 13ra arte egongo da zabalik Kultur Etxean. Prezioa 6 ­eurokoa da.