Ekainaren 3an, “Zertarako balio du nire sakelako telefonoak?” tailerra egingo da, eta ekainaren 10ean “Nire tableta eta ni”. Bi tailerrak Refor Amurrio Enpresaldean egingo dira, 09:00etatik 13:00etara, eta doakoak dira. Aiara haraneko 55 urtetik gorako pertsonentzat dira tailer hauek, eta izena ematean lehentasuna izango dute smartphone edo tablet bat duten pertsonek.

Martxoan inkesta bat egin zen, eta 55 eta 80 urte bitarteko 78 pertsonak hartu zuten parte: 23 gizonek eta 55 emakumek.  Inkestan parte hartu duten pertsonen % 69k smarphone bat dute eta % 35ek tablet bat.  Smarphoneak komunikatzeko erabiltzen dute, batez ere; besteak beste, dauden WhatsApp eta Skype online-aplikazioak erabiltzeko. Tableta, berriz, posta elektronikoa edo albisteak erabiltzeko erabiltzen dute.

 

Inkestan parte hartu duten 78 pertsonek bi tresna horien inguruko erabilera orokorrari eta oinarrizkoari buruzko prestakuntza eskatu dute, eta gabezia hori lantzeko interesa agertu dute. Tresna horiek autonomia pertsonala hobetzen laguntzen dute; izan ere, gure gizartean teknologiak erraztasun handiak ematen ditu. Hori dela eta, arestian aipatutako bi tailerrak antolatu dituzte, bi tresna horiek nola erabiltzen diren ikasteko. SmergeT proiektuak finantzatu ditu egindako diagnostikoa eta ekintzak, eta proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundutakoa da, Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzako ekintzak egiteko.

Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena 945891721 telefono-zenbakian, maiatzaren 18tik aurrera. Izena ematean, sakelakoaren edo tabletaren modeloa adierazi beharko da, tailerretako edukiak egokitu ahal izateko.  Lekuak mugatuak dira, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da.