Aiaraldeko Irakurketa Klub Feministaren denboraldi honetako beste saio bat egingo da Amurrion otsailaren 12an Udal Liburutegian, 17:45etik 19:45era, gazteleraz. Liburu protagonista Siri Hustvet-en “El verano sin hombres” izango da. Klub honetan parte hartu nahi duten pertsonek liburu hori eskuragarri izango dute udal irakurketa zentro horretan, irakurketa aurreko egunetan. Ekimen hau Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren Aiarako Koadrilarako ekintzen artean sartzen da, zeinek programa zabal bat prestatuta daukan Laia Eskolaren eskutik.