TXIKIMUSIKA

Urtarrilak 23 larunbata, 18:00etan: Familientzako kontzertua “Txikimusika”. Txikimusika, familiei zuzendutako ikuskizuna da, zuzeneko musikan oinarrituta. Brand  New Sinclairs eta Las Kasettes bandekin musika munduaren aukeren begirada zabalago bat izango dugu, haurrak soinu estimulazioaz aberastuz. Haurren soinu banda estiloetan aberatsa izan dadila nahi dugu. Sarrera: Orokorra, 4 e; 3 e Amurrioko Antzokiko bazkideentzat.

 

Urtarrilak 30 larunbata, 20:00etan: Antzerkia “Caperucita Feroz” – Glu Glu Producciones. Komedia musikala, bodebila, funtzio ero eta beroa, non pasioa, dibertsioa, iruzurra eta beldurra nagusi izango diren. Denek lortu nahi izango dute ezkutuan desio duten hori berehala betetzea, eta horretarako edozein bide erabiltzeko gai izango dira. Sarrera: Orokorra, 10 e; 8 e Amurrioko Antzokiko ­bazkideentzat.