Apirilak 10 igandea, 17:30etan: Familientzako magia ikuskizuna. Oliver Magoa “Liburu Magikoa”. Oliver Magoak bere “Liburu Magikoa”-ren bertsio berria aurkezten digu. Bere aurkezle bitxiak, zeremoniako maisuak, laguntzaile harrigarriak eta Oliverrek berak atsegin emango digute magiaz betetako ikuskizun honekin: animaliak agertu, bidaiatu eta bihur­tzen direnak… objektuak eta marrazkiak bizitza berreskuratzen dutenak… ikusleengandik  ateratako magia… errezeta magiko sinesgaitzak… efektu berezi txundigarriak… eta askoz sorpresa gehiago final apoteosiko batekin amaitzen direnak. 2 eta 99 urteren arteko umeei zuzenduta, balioak lantzen dituen irakurketa hunkigarri honetan, Oliver Magoak  umorez, emozioz, erritmo handiz eta antzerki-izaeraz disfrutaraziko digu. Iraupena: 80 min. Euskaraz. Sarrera: 4 euro.