Amurrioko Udalak amaiera eman dio 2018ko apirilean martxan jarri zen partaidetzan oinarritutako AmurriokoEKIN aurrekontuen prozesuaren bigarren faseari. Bertan, udalerriko biztanleek, aurrekontuaren 430.000 euro nola inbertitu erabaki dute, proposamen irabazleak aukeratuz. Guztira 13 proposamen gauzatuko dira, 5.000 eurotik beherako aurrekontua duten proiektuei zuzendutako partidan jasotzen diren 10 eta 5.000 eurotik gorako aurrekontua duten 3.

Proposamen finalisten herri bozketa prozesua abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra luzatu zen. Epealdi horretan, 951 pertsonak, botoa eman ahal izateko baldintzak betetzen zituzten Amurrioko biztanleen %10,9ak, beraien botoa eman zuten, horretarako zeuden bideak erabiliz. AmurriokoEKIN ekimenaren lehen edizioarekin alderatuz, partaidetza ia hiru puntu altuagoa izan zen. Zenbaketan 89 boto baliogabe egon dira.

** Boto gehien jaso duten proiektuak hauek izan dira:

5.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak

  1. Etxegoien kalean konponbide integrala egitea, aparkaleku bat eginez eta kale honetako aparkatzeko bi ilaratatik bat kenduz. 300.000€
  2. 24 orduko kamerak jartzea segurtasun arazoak dituzten udalerriko puntu estrategikoetan. 30.000€
  3. 0 eta 12 urte arteko umeentzat ludoteka egokitzea, zenbait gunerekin. 38.000€

Horrez gain, laugarren lekua lortu duen proposamenari, Amurrioko bidegorri sarea hobetzeari, hasiera emango zaio, 32.000 eurorekin. Horrela, proposamen horietara zuzendutako 400.000 euroak lortuko dira.

5.000 eurotik beherako aurrekontua dutenak

  1. Parke linealean iturriak jartzea, Zabalibar kaletik gertu. 4.800€
  2. Mahai gehiago jartzea udako igerilekuetan. 3.000€
  3. Baranda bat jartzea Udaletxeko plazako farmaziako eskaileretan. 750€
  4. Liburutegirako beste hiru ordenagailu erostea. 3.500€
  5. Ispilu bat jartzea Juan Aranoako irteera hobetzeko. 600€
  6. Abiadura 30 km/h-ra murriztea Landaburu/San Joseko Amurrioko sarreran/irteeran. 4.600€
  7. Eserlekuak jartzea “Mariaren Bidean” (Cerrajeria kalea), atseden hartu ahal izateko. 3.000€
  8. Bizikletak uzteko lekua egokitzea Reforretik gertuko poligonoan (Kirtana zentroa). 2.000€
  9. Zenbait jarduerarako musika ekipoa Nagusien Etxean. 4.100€
  10. Proiektore bat Nagusien Etxerako. 800 €

Horrez gain, hamaikagarren tokian geratu den proposamenetik, Iparralde atzealdean paperontziak jartzea, proiektatutako parte bat (2.850 €) egin ahal izango da, proposamen horietara zuzendutako 30.000 euroko aurrekontua osatzeko.