Amurrioko Pilotazaleen Elkarteak Txapelketa Herrikoia Amurrio Frontenis eta Goxua antolatu du Udal Pilotalekuan. Martxoaren 23an hasiko da; larunbat eta igandeetan jokatuko da eta finalak maiatzaren 18an izango dira, Euskal Jaiarekin batera. Bi modalitate dira: frontenisa pilota mantsoarekin eta esku-pilota Goxua pilotarekin. 5 urtetik gorakoentzat antolatua da eta beharrezkoa da bikotekideetako bat Amurrioko Udalean erroldatuta egotea. Izen-emateak martxoaren 10era arte formaliza daitezke Udal Pilotalekuan, eta bikoteko 5 euro ordaindu beharko dira.