Amurrio Hiriko VIII. Gabon Kanta Erronda Amurrion burutuko da 2015ko abenduaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 6etatik aurrera.Koroa 8 pertsonak gutxienez osatu beharko du, bozek eta musika tresnek parte har dezaketelarik. Parte-hartzeko kategoriak: A Kategoria: Koral musikari ekiten dioten ohiko koroek. B Kategoria: Koral musikari ekiten ez dioten lagun taldeek. Koro bakoitzak bietako kategoria batean baino ez du parte hartuko.


Kanta egiteko hiru leku dago. Koroek hirutan egingo dute kanta: 1.- Kultur Etxearen ­aurrean, 2.- Guk pasealekuan, 3.- Larrinaga kaleko ­oinezko gunea. Koro bakoitzak bi gabon kanta, behintzat, kantatuko ditu hiru leku hauetan. Derrigorrezko gabon kantak Kultur Etxearen ­aurrean kantatuko dira eta honako hauek izango dira: A kategoria: “Aurtxo seaskan” eta B kategoria: “Bizar Zuri”. Talde bakoitzak aukeratutako beste gabon kanta bat, behintzat, kantatuko du . Derrigorrez gabon kantez gain, koroek beste gabon-kanta batzuk kanta ditzakete edozein lekutan, derrigorrezko lekuez aparte.
Gabon Kanta Lehiaketarako izen ematea dohainik da eta Amurrioko Kultur Etxean (tflnoa.: 945891450) egingo da, azaroaren 24tik abenduaren 12ra. Izen ematearen epea bukatu eta gero, koro bakoitzari adieraziko zaio parte har­­tzeko leku eta orduak.