#gazteEkin! programa barruan antolatutako hurrengo ekintza Landako Urtegian izango da ekainaren 26an. Mendiko bizikleta (BTT) eta kayaka (piragua) izango dira jarduera honetarako erabiliko direnak. Amurriotik 08:00etan irtengo dira. Behin urtegira iritsita, bi talde egingo dira. Parte-hartzaile talde bat Ulibarri-Ganboara joango da kayakez eta beste taldea mendiko bizikletan joango da. Ulibarri-Ganboan jarduera trukatuko dute taldeek eta Landara itzuliko dira (guztira 4 ordu).
Landan jolasak egingo dira eta bainua hartzeko aukera ere izango da, eta, bazkaldu ostean, Amurriora itzuliko dira. Jarduera honetan parte hartzeko prezioa 13,98 €-koa da Amurrion erroldatutako pertsonentzat. Izen-emateak Kultur Etxean egingo dira ekainaren 22ra arte.