Gazteriaren Foru Erakundeak “Zein da zure egitekoa?” kanpaina aurkeztu du, gazteei zuzendua, aurtengo udan urruntze fisikorako, higienerako eta osasunerako neurriak ez lasai­tzeko, “adiskidetasuna”, “taldea”, “erantzukizuna” eta “elkartasuna” kontzeptuak indartuz, eta haiek birusari aurre egiteko tresna gisa erakutsiz. Hedabideetako publizitatean eta karteletan inbertituko dugu. Street marketineko hainbat ekintza prestatu dira, bai eta sare sozialetako hainbat kanpaina ere.