Amurrioko Udalak Goikomendiko ikaztegia prest izango du Gabonetarako. Iaz pago adar bat teilatu gainera erori ondoren, ingurua zigilatuta geratu zen, erortzeko arriskuagatik.

Aukera desberdinak aztertu ondoren, eta neguan zehar, elurraren pisuagatik, azkenean egitura apurtu egin zela kontuan hartuta, Amurrioko Udalak Goikomendiko ikaztegiaren estalkia osorik aldatzea erabaki du. Kaltetutako egitura desmuntatzeko eta kentzeko eta instalazio berria jartzeko epea bi hilabetekoa izango da; beraz, abendurako eginda egongo da. Instalazio berriak 9.978 euroko inbertsioa eskatuko du.