Martxoaren 15etik maiatzaren 14ra bitartean, borondatezko epean kobratuko dira 2020ko 1. Hiruhilekoko hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta deuseztatzeko zerbitzua emateagatiko tasari dagozkion ordainagiriak. Maiatzaren 1etik uztailaren 1era bitartean, 2021eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkion ordainagiriak borondatezko epean kobratuko dira. Maiatzaren 3tik abuztuaren 2ra bitartean, borondatezko epean kobratuko dira hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta ezabatzeko zerbitzua emateagatiko tasari dagozkion ordainagiriak, 2020ko 2., 3. eta 4. hiruhilekoetan. Ekainaren 3tik abuztuaren 2ra bitartean, borondatezko epean kobratuko dira 2021eko San Anton merkatuagatiko tasari dagozkion ordainagiriak. Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek Euskadiko Kutxaren Amurrioko Mendiko kaleko 1. zenbakian dauden bulegoetan ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 10:00etara, 2021eko maiatzaren 3tik 24ra. 2021eko maiatzaren 25etik aurrera, zerga horiek udaletxean dagoen herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean ordaindu ahal izango dituzte, udalaren web-orriaren bidez ( http://amurrio.eus/eu ),  “Nire ordainketa” aukeran.