99339006_2600018983590442_4872471690996613120_n

Amurrio Trail Taldeak 2021eko Urrezko Guk saria jasoko du martxoaren 13an, larunbatean, Amurrio Antzokian egingo den ekitaldian, betiere erakundeek hartutako neurriek horretarako aukera ematen badute. Adostasunez aukeratu den trail taldeak, kirol munduan egiten duen lanaz, bere elkartasun-lanarengatik ere jasoko du aintzatespen hori. Bereziki nabarmentzekoa da etxeko konfinamenduan bultzatu zuten laguntza-sare solidarioaren bitartez egin zuten ezinbesteko lana.

Carnaval

Amurrioko Udalak aurten inauterietako jaiak ez ospatzeko erabakia hartu du, Covid-19ak eragindako osasun-egoera dela-eta ezarritako mugen ondorioz eta udalerriko herritarren osasuna babesteko helburuarekin. Hori dela eta, aurten ez da Mariaka eta Marigabon buru zituen ohiko mozorro-desfilea egingo. Musika animazioarekin, Amurrioko kaleetan ibiltzen zen Santa Maria elizatik Juan Urrutia plazaraino, eta txokolatada handi batekin amaitzen zen. Inauterietako asteartean ere ez dira haurrei zuzenduta programatzen ziren jarduera tradizionalak ospatuko. Bizitzen ari garen osasun egoerak eta erakundeek ezarritako murrizketek ez digute aurten inauteriez gozatzeko aukerarik ematen. Jakin badakigu jai horiek harrera paregabea dutela herrian, baina arduratsuak izaten jarraitu behar dugu, bai bakarka, bai taldean, egoera hau gainditzeko.