exposicion yolanda mosquera amurrio

Yolanda Mosquera Amurrioko artistak, Euskadi Ilustrazio Saridunak, bere ibilbide artistikoaren errepasoa egiten duten lan originalak erakutsiko ditu ostiraletik aurrera La Casonan. Inaugurazioa ostiral honetan izango da, 20:00etan, eta ilustratzaileak bisita gidatua egingo du erakusketa osatzen duten lanak azalduz; otsailaren 15era arte egongo da ikusgai.

“Ilustrazioa: Artea eta Ofizioa” erakusketak, iaz Euskadi Ilustrazio Saria irabazi zuen Yolanda Mosqueraren ibilbide artistikoa jasotzen du 70 irudi inguruk osatutako 19 proiekturen bitartez. La Casonan dagoen erakusketak ilustratzailearen lanbidearen ikuspegi orokorra planteatzen du, eta gaikako 5 bloke handitan egongo da banatuta.

“Bisita gidatuan, ilustrazioak barne hartzen dituen arloetatik ibilbidea egingo dut: argitalpenerako, publizitaterako eta produkturako ilustrazioa, zenbait proiektu pertsonalekin amaitzeko. Bertan, urte hauetan izan dudan bilakaera estilistikoa eta nire irudietan erabiltzen ditudan teknika mota ugariak ikusi ahal izango dira. Gainera, proiektu horiek eskatzen dituzten lanerako prozesu batzuk erakutsiko ditut”, azaldu du Mosquerak.

“Técnica del estarcido con polvo de grafito” tailerra

Erakusketaren barruan, helduei zuzendutako tailer bat antolatu da, 2018ko ilustrazio modalitateko Euskadi saria jaso zuen “La pequeña Roque” liburuaren lan prozesua aurkezteko eta, txantiloiz pintatzearen, konposizioaren eta distortsioaren teknikekin aritzeko, adierazpenerako modu gisa. Urtarrilaren 23an izango da, 18:00etatik aurrera, La Casonako erakusketa aretoan, eta bi ordu iraungo ditu. Plazak mugatuak dira eta, ondorioz, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea Kultur Sailean.

KZNAVEGACION

Hilero, Amurrioko Kzguneak teknologia berriekin lotutako ikastaroak eskaintzen ditu. Otsailerako aurreikusitako ikastaroek oina­rrizko Internet, smartphoneak eta tabletak, eta instagram hartuko dituzte gaitzat. Interesatuek Kzgunean bertan eman dezakete izena.  Edozein zalantzatarako, zerbitzu honetara dei egin dezakezue: 945062501.

Arratsaldeko ordutegia

Amurrioko Kzgunea arratsaldez egongo da zabalik otsailean, 16:00etatik 20:00etara. Herri honetan zentro hau Kultura Etxean dago, Landako kalean, San Anton Plazaren ondoan.

 KZGUNEKO ZERBITZUAK  ZENBAIT (doako)                                                                                                     logoKz

 

IKASTARO PRESENTZIALAK  ESKAINIKO DITU

Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi:

Otsailaren 3tik 14ra, 18:00etatik 20:00etara. 20 orduko ikastaroa. Internet munduan sar zaitez, PC bat zer den ezagutu ezazu, nabigatzen eta posta elektronikoa erabil­tzen ikasi, beste ezagutza batzuen artean.

Smartphoneak eta tabletak:

Otsailaren 18tik 26ra, 18:00etatik 20:00etara. 14 orduko ikastaroa “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabil­tzen ikasi”. Android sistema eragilearekin lan egiten duen Tablet/Smartphone bat erabiltzen ikasi eta trebatu.

Instagram:

Otsailak 27 eta 28, 18:00etatik 20:00etara. Instagram, 4 orduko ikastaroa. Sare sozial honek lagunekin zure bizitzaren edozein unea, gailuarekin harrapatzen dituzun argazki eta bideoen bidez, partekatzea baimentzen dizu. Iragazki desberdinak gehi diezazkiekezu harrapatutako irudiei. Gustatzen zaizkizun argazkiak eta bideoak aurkitu ditzakezu eta beraien argitalpen berriak ez galtzeko jarrai iezaiezu.

OHARRA: Gainera, gure zentroetan jaso ahalko duzun formakuntza talde txikietan gain, etxetik ere, gure formakuntza-plataforman formatu zaitezke.

 

 

 

Zer eskaintzen dizugu?

KZgunean, gure konpromisoa da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak hobeto ezagutu ditzazun laguntzea, azken nobedadeen berri emanez. Horregatik, gure zerbitzuen muina da behar duzun formakuntza ematea, zure kontsultei erantzutea, eta azken nobedade teknologikoen berri ematea.