Abuztuak 7- 2022
Herriko jaietan hainbat jai-ekitaldi direla eta, ezohiko neurriak hartzea ezinbesteka da. Horien artean ondoko hauek dira:
- 0
- 25
- More
Amurrioko Udalak eta Sartu Alavak “Oye! Orientación y empleo” programa jarro dute martxan
Amurrioko Udalak eta Sartu-Álava Gizarteratze Elkarteak enplegurako eta prestakuntzarako bigarren programa jarri dute abian, bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan. Uztailetik aurrera, Ana Cáceres Graupera lan-orientazioko adituaren eskutik, udalerrian enplegua sustatzeko “Oye! Orientación y Empleo” programa dago martxan.
- July 6, 2022
- 0
- 42
- AKTUALITATEA
- More
Amurriok ekonomia zirkularra sustatzen duten negozio-linea berrak ezartzeko laguntzen deialdia onartu du
Amurrioko Udalak bigarren urtez jarri ditu abian udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatuko duten negozio-linea berriak ezartzeko diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da. Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren %75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntzaren erakunde onuradunak gutxienez 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du lan-ildo berrian.
10.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bitartez, udalerriaren garapen sozioekonomikoa eta jasangarria bultzatu nahi da, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira negozio-linea berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bitartez
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak
Laguntza eskatzeko, pertsona autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-linea berria ezarri edo abian jarri izana.
- EJZn alta emanda egotea.
- Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izatea.
- Laguntza eskariaren xede den jarduera Amurrion egitea, eta egoitza soziala eta fiskala bertan izatea. Jarduerarekin erlazionatutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
- Jardueren udal-erregistroan alta emanda egotea.
- Gehienez 25 langile dituzten enpresak (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura). Ezin izango dute aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresen ehuneko 25etik gorako partaidetza izan.
- July 5, 2022
- 0
- 43
- AKTUALITATEA
- More
Zabalik dago atzerrian praktikak egiteko Global Training bekak eskatzeko epea
Uztailaren 18ra arte, hilean 1.530 €-ko zuzkidura duten 80 beketako bat eska daiteke, unibertsitate-titulua eta B2 ingeleseko maila, edo goi-mailako lanbide-heziketa eta B1 ingeleseko maila duten 30 urtetik beherakoentzat. Garapen, Amurrio Bidean garapen agentzien elkarteko kide da, eta mundu mailako eremu geografikoko bekak eskaintzen ditu. Beka bakoitza proiektu partikular bati lotuta dago, eta berariazko sarbide-prestakuntza behar du, egiaztatu beharrekoa. Bekak hilean 1.530 €-ko zuzkidura ekonomikoa du (gordinak) eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Pertsonak iraila eta abendua bitartean irtengo dira helmugara.
- July 5, 2022
- 0
- 87
- AKTUALITATEA
- More
Aiara Dantza Taldeak uztailaren 1etik 15era zabalduko du matrikulazio epea
Aiara Dantza Taldeak uztailaren 1etik 15era zabalduko du matrikulazio epea. Izen-emateak online izango dira. Herriko dantza taldeak 2022-2023 ikasturtean bi talde berri eskainiko ditu:
– Umeak (5-16 urte bitartekoak, txikienak 2017an jaioak): entseguak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 17:00-18:00 (dantzari kopuruaren arabera hasiberrien talde bat edo bi aterako dira).
- July 4, 2022
- 0
- 84
- AKTUALITATEA
- More
Emakumeen aurkako eraso matxistak jai guneetan – Lantegia
Uztaila 11-12
14:30-16:30 astelehena eta asteartea
Tokia: Amurrioko Udaletxea
Norentzat: Ostalaritza-establezimenduak, txosna, jaietan parte hartzen duren elkarteak, mugimendu feministen.
Izan-emateak: berdintasuna@amurrio.eus
Antolatzaileak: Aiarako Cuadrilla eta Amurrioko Udala
Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundiak / Laia Araba
- July 1, 2022
- 0
- 35
- AKTUALITATEA
- More