Haurreskolak partzuergoak apirilaren 12tik 21era irekiko du 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea (online eta aurrez-aurre). Onartutako haurrak haurreskolan hasteko lehen eguna: Irailaren 6a.

Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskolek honako helburuak dituzte: haurra protagonista izatea eta bakoitzaren erritmoa errespetatzea, neurrirako harrera garaia eta banakako arreta eskaintzea, esperimentatzeko aukera, familiekin harreman zuzena izatea, kalitatezko zaintza bermatzea eta mugimendu askea zein jolas librea sustatzea.

HAURRESKOLETAKO MATRIKULAZIOA 2021/2022 ikasturtea

Informazio gehiago nahi duenak bietako edozein Haurreskoletara joateko aukera du. 

• TANTAKA: Etxegoienbidea kalea, 15 (945891816).

• TIPI-TAPA: Arenalde kalea, 5 (945893259)