Haurreskolak partzuergoak urriaren 8ra arte irekiko du 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea. 2020an eta 2021an jaiotako umeek matrikula aurkezteko aukera izango dute. Matrikulazio epea urriaren 1etik 19ra izango da, baina bi haurreskoletan matrikulak egiteko aukera zabalik egongo da plaza-kopuruaren % 75 osatu arte. Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskolek honako helburuak dituzte: haurra protagonista izatea eta bakoitzaren erritmoa errespetatzea, neurrirako harrera garaia eta banakako arreta eskain­tzea, esperimentatzeko aukera, familiekin harreman zuzena izatea, kalitatezko zaintza bermatzea eta mugimendu askea zein jolas librea sustatzea.