Maiatzaren 1 eta ekainaren 30 bitarteko baliodun egunetan (biak barne) Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkion aurtengo ordainagiriak kobratuko dira, borondatezko epean. Kaltetutako zergapeko pertsonek zerga-zorren ordainketa egin ahal izango dute Amurrioko Mendiko kaleko 1 zenbakian dauden Caja Laboraleko bulegoetan, astelehenetik ostiralera,  08:30etik 10:30era, aipatutako epearen barruan.

Errekargua

Adierazitako epea igarota, indarrean dagoen Zerga-bilketarako Araudi Orokorrean jasotako xedapenen araberako administrazio-premiamendurako prozedura exekutiboa hasiko da eta ordaindu ez diren kuotak kobratzeari ekingo zaio, zenbatekoari %20ko errekargua gehituta, errekargu hau luzapen-errekarguarekin bateragarri izan daitekeelarik.