Igande honetan, azaroak 28, Bañueta kiroldegian aurreikusita zegoen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Kuikui” ikuskizuna atzeratzea erabaki du Amurrioko Udalak, zuhurtziagatik eta erantzukizunagatik. Covid-19ak sortutako pandemiaren bilakaera dela eta, Amurrio zerrenda berdean dagoen arren, emanaldia atzeratzea erabaki da, Araba osoko eta beste probintzia batzuetako jendea erakarriko lukeen ikuskizuna dela jakinda. Gainera, nabarmentzekoa da adingabeei zuzendutako jarduera dela, 1.800 lagunentzako edukiera duen espazio itxi batean, eta eragina izango duela txertorik jarri gabe dauden eta maskara erabiltzeko derrigortasunik ez duten 6 urtetik beherako haurrek osatutako biztanleriaren sektorean.

Datorren urtean beste data bat ixteko ari gara lanean, egoera oraingoa baino hobea izango delakoan. Sarreraren dirua itzultzea nahi dutenek bihartik aurrera eskatu ahal izango dute Kultur Etxean. Data berrian ikuskizunera joan nahi dutenek sarrera gorde egin beharko dute.