Amurrioko Kzguneak doako lau ikastaro presentzial eskaintzen ditu urrian gazteleraz. Lehenengoa, smartphonei eta tabletei buruzkoa, urriaren 1etik 8ra izango da eta android gailua erabiltzen ikasteko balioko du. Hamalau ordukoa izango da eta 18:00etatik 20:00etara emango da. Lau orduko beste ikastaro bat smartphonetako bat-bateko mezularitzari buruzkoa izango da eta hilaren 10 eta 11n emango dute, 18:00etatik 20:00etara. Urriaren 15 eta 16an Instagrami buruzko ikastaroa emango da. Lau ordukoa izango da, 16:00etatik 18:00etara. Oinarrizko Internet da datorren hilerako antolatutako azken ikastaroa. Hogei ordukoa izango da eta helburua da nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikastea. Urriaren 15etik 26ra emango da, 18:00etatik 20:00etara. Kzgunea Kultur Etxean dago kokatuta. Lekurik dagoen gunean bertan edo www.kzgunea.net web orrian kontsulta daiteke.