Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Aiaraldeko berbalagun programa. Honako hau 13. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. ­Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan… Izena eman nahi dutenek Amurrioko eta Laudioko AEK euskaltegian edo udaletako euskara zerbitzuetan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (607673744) edo emailez (aiaraldea@aek.eus) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: https://aiaraldea.blogspot.com/.