Amurrioko Udalak antolatutako 2022ko Jaietako Kartelen Lehiaketa Inhar Mínguez Astorkia amurrioarrak aurkeztutako “Entropia” lanak irabazi du, eta egileak 800 euroko saria poltsikoratuko ditu.Kartel irabazlea aukeratzeaz gain, epaimahaiak 2022ko jaietako Kontra-azalerako Haur Lehiaketari buruzko bere irizpena ere eman du. Lehiaketa horrek hiru sari eman ditu: Kontra-azalerako Lehiaketako lehen saria: Irune Barañano Eguia, “Txupinazo” lanarekin. 60 euroko saria izango du ikasmaterialean.

Kontra-azalerako lehiaketako bi akzesitak, berriz, Lucía González Roblesek eta Miren Pinedo Sanchezek eramango dituzte. Aurten 8 izan dira Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak eta 23 Kontra-azalerako Lehiaketarako bidalitako proposamenak.