Irailaren 23ra arte Amurrioko Liburutegiak udako ordutegia izango du jendeari zabal­tzeko. Astelehenetik ostiralera zabalik egongo dira bai helduen liburutegia bai haurrena, 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez itxita egongo dira. Larunbatean, helduen liburutegia 09:30etik 13:30era egongo da zabalik eta abuztuan biak egongo dira itxita. Honek ere ateak itxiko ditu abuztuaren 12tik 25era. Uztailaren 24ra arte zabalik dago Parkeko Txokoa 17:00etatik 20:00etara; haurrentzako liburutegi zerbitzua da eta parkean ematen du zerbitzu.