Amurrioko AEK-ko euskaltegiak zabalik dauka matrikulazioa. Irailaren 27ra arte egin daiteke, 10:00etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ikastaroa urriko lehenengo astean hasiko da. Amurrioko euskaltegi honek hizkuntza maila guztiak eskaintzen ditu. Euskaltegia Etxegoienbidea kalean dago Matias Landaburu Zentroaren instalazioetan.AMURRIOKO AEK
Etxegoienbidea 8 Amurrio
amurrio@aek.eus 945892334 – 663076240

DIRU-LAGUNTZAK
1- Amurrioko Udala
Matrikularen %75 asistentzia %80tik gorakoa bada.
2- Arabako Aldundia
B2ra arteko mailetan.
3- Eusko Jaurlaritza
Maila egiaztatuz gero.