Amurrioko AEK-ko euskaltegiak zabalik dauka matrikulazioa. Irailaren 29ra arte egin daiteke, 10:00etik 13:00etara eta 17:00etik 19:00etara. Amurrioko euskaltegi honek hizkuntza maila guztiak eskain­tzen ditu. Euskaltegia Etxegoienbidea kalean dago Matias Landaburu Zentroaren instalazioetan.

Ikasturtea segurtasun neurriak hartuta hasiko da: sarrera irteera berezituak; talde txikiak, segurtasun neurriak betetzeko; gela, sarreran eta ikasgela guztietan; derrigorrez, musukoa; ikasgelen airezta­tzea, eta ondo zehaztutako protokoloa, ager daitezkeen positibo kasuetarako.

AMURRIOKO AEK 

Etxegoienbidea 8 Amurrio

amurrio@aek.eus 945892334 – 663076240

DIRU-LAGUNTZAK

1- Amurrioko Udala 

Matrikularen %75 asistentzia, gutxienez, %80koa bada.

2- Foru Aldundia

75 €  B2raino adinez nagusientzat.

3- HABE

Maila egiaztatzen bada.