Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du irailaren 2tik 6ra arte, 10:00etatik 13:00etarako ordutegian. 2/8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Eguneko 4 eurokoa da prezioa. Egun soltetarako ere egin daiteke matrikula. Udal Elkarte honek Amurrioko ­Aiara kaleko 7.ean dituen lokaletan egingo diren ludoteka hauetan jolasak eta lantegiak antolatuko dira. Amurrioko Udalak diruz lagundutako ekintza da. Nahi duenak matrikula egin dezake aspal­tza@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Inskripzioa abuztuaren 26ra baino lehen egin beharko da. Mezu honetan, haurraren izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta harremanetarako telefono zenbakia idatzi beharko dira. Inportantea da alergiak eta intereseko beste gauza batzuk egunak aparte jakinaraztea. Plaza kopurua mugatua da eta matrikulazio ordena kontuan hartuko da, beti ere izen ematearen ostean adierazitako data barruan ordainduz gero. Talde bat baino gehiago egitekotan, adinaren arabera banatuko dira.