KZguneko zerbitzuak zenbait (doako) ikastaro presentzialak eskainiko ditu. Lau ikastaro izango dira: “Facebook, konektatu lagun eta senideekin”; “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin”; “Smartphones eta tabletak” eta “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin”. Lehenengoa, “Facebook, konektatu lagun eta senideekin” izenekoa, irailaren 3tik 6ra eskainiko da. Facebook, 8 orduko ikastaroa. Erabiltzaile gehien dituen sare soziala. Zure profila sortu, Facebook erabiltzen hasi kalitatezko eta interesgarriak diren edukiak partekatuz eta herraminta honek eskeintzen duen pribatasun neurriei esker, seguru senti zaitez. Ikasi ezazu munduan ezagunena den sare soziala sakontasuntasunez. Bere funtzio aurreratuak ezagutu, argazkiak eta bideoak igo, zure lagunak bilatu eta hauekin harremanetan egon edonon daudela eta albiste interesgarrietara harpidetu zaitez.

Programatutako bigarren ikastaroaren bitartez, Google-en aplikazioak kudeatzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Hamasei orduko ikastaroa izango da eta irailaren 9tik 18ra eskainiko da. Ikastaro honetan Googleek bere kudeaketa pertsonalerako dituen erreminta desberdinak ezagutuko ditugu. Aldi berean, bakoitzak eskaintzen dituen aukera neurrigabeak aprobetxatuko ditugu, gehien erabiltzen diren artean: Gmail, Drive, Maps eta YouTube ditugu. Irailaren 19tik 27ra, Smarthphone eta Tablet-ei buruzko ikastaroa eskainiko da. 14 orduko ikastaroa “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”. Android sistema eragilearekin lan egiten duen Tablet/smartphone bat erabiltzen ikasi eta trebatu. Gainera, gure zentroetan jaso ahalko duzun formakuntza talde txikietan gain, etxetik ere, gure formakun­tza-plataforman formatu zaitezke. 

Irailean KZGuneak Amurrion eskainiko dituen aurrez aurreko ikastaroetan azkena “Aktibo egoteko, Google Fit eta Wikiloc” izenekoa izango da. Hilaren 30ean eskainiko da bi orduko ikastaro hau. Zure Smartphonerako aplikazioak erabiliz egon zaitez aktibo. Google Fit aplikazioak zenbat denbora egon garen mugimenduan esaten digu, gomendatutako 10.000 urratsetara iristen laguntzeko. Wikiloc, berriz, kanpoko paseoetarako aplikazio egokia da: zure beharretara hobekien egokitzen den ibilbidea bilatu eta partekatu ahal izango duzu.Ikastaro guztiak goizeko 9:00etatik 11:00etara izango dira.