Irailean, eremu guztietako egungo erabil­tzaileek berriro eskatu ahalko dute udal baratze eta luberritzeen erabilera eskubidea berrizta­tzea. Lur horiek erabiltzen jarraitu nahi dutenek Udaleko Erregistro Nagusira jo beharko dute, eta bertan eskaera orri bat bete eta sinatu egin beharko du interesatuak. Udalak berariaz eskatuta ezarritako epean berriztatze eskaera ez buru­tzeak baja eragin dezake. Gauza bera bi urtean jarraian ez berriztatzeak, Udalak ezer eskatu behar izan gabe.

Urtero bezala, udal baratzeak ikuskatu dira; horrela, landu ez direlako edo erabilera txarra izan dutelako Udalak erabakitzeko moduan geratzen direnak zein diren jakingo da. Gauzak horrela, lantzekoak diren lursailen erabilera lehenengoz eskatzen dutenei esleitzeko prest geratuko dira.

Hilerri inguruko baratzeen ura inguruan dagoen zundaketan bildutako urtegiaren aukeren arabera ari da banatzen, bai eta baldintza meteorologikoen arabera ere. Eskuragarritasun hori urte sasoiaren arabera aldatu egiten da eta, orokorrean, eskasagoa da abuztu eta irailean.