Amurrioko Juan de Arano Udal Arte Eskolak beste bi ikastaro emango ditu datozen hilabeteetan, argazkigintzari buruzko bat eta enkoadernazioari buruzko beste bat. Biak gazteengana daude zuzenduta, eta helburua biztanleriako sektore hori herriko kultur eskaintzara hurbiltzea da.

Hasiko den lehenengoa, Montserrat González Arte Ederretako profesionalak emango duen enkoadernazio ikastaroa izango da. Prestakuntza kartoiarekin egindako lanean oinarrituko da, pausoz-pauso material birziklatuekin, paperarekin eta kartoiarekin, adibidez, oinarritutako diseinuak sortzeko. Ikastaroa ostiral honetan, martxoaren 13n, hasiko da, eta 11 saiotan luzatuko da, ostiral guztietan, 10:00etatik 13:00etara, ekainaren 5era arte. Izena emateko epea  martxoaren 11ko 13:00ak arte egongo da zabalik Kultur Etxean.

fotografia

6 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta egongo den argazkigintza tailerraren helburua sormena garatzea, lengoaia bisuala ezagutzea eta argazkiak adierazpenerako tresna gisa erabiltzen ikastea da. Ikastaroa, argazkigintzan prestakuntza zabala duen eta haur hezkuntzan tituluduna den Edurne Urrutiak emango du. Tailerra apirilaren 6an hasiko da, eta astelehenetan izango da, 17:00etatik 19:00etara, ekainaren 29ra arte. Izen ematea apirilaren 1era arte egin ahal izango da Kultur Etxean.