Kaixo, lagunok!! Amurrioko Zabaleko ikastetxeko 6. mailako ikasleak gara. Hemen aurkezten dugun artikulu honetan klima aldaketaren eta biodibertsitatearen inguruan arituko gara. Biodibertsitatea, hitzak esaten duen moduan (Bio = bizitza, eta dibertsitatea = ani­tza, ugaria) bizitza anitza da. Lurrean ditugun gizaki, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasun eta aniztasun guztia da.

Gure biziraupenaren oinarria da biodibertsitatea. Biodibertsitatearen galera ingurumenaren arazorik garrantzitsuenetariko bat da, atzeraezina delako. Gizakiok bioaniztasuna suntsitzen ari gara: desforestazioaren eraginez, arriskuan dauden espezieen ehizaren eraginez, berotegi-efektuaren eraginez, neurri gabeko kontsumoaren eraginez…

Klima, eskualde bateko eguraldia da, hau da, toki bateko tenperatura, prezipitazioa, eguzki orduak, hezetasuna eta haizearen abiadura hartzen ditu kontuan. Klima aldatzen ari da gizakiaren eraginez: historian zehar glaziazio eta bero handiko etapak egon dira. Izaki bizidunak etapa horietan moldatu dira. Hotz handia egiten zuenean gizakiak kobazuloetan sartzen ziren, eta bero handia egiten zuenean iparralderantz joaten ziren janari bila. Agian momentu honetan lurrari bero etapa dagokio, baina gizakiok izugarri kutsatzen dugunez (erregaiak, plastikoak, metal astunak…) klima askoz azkarrago aldatzen ari da.

Klima aldaketaren erantzuleak gizakiok gara eta planeta berotzen duten berotegi efektuko gasen emisioak dira, gasik ezagunena CO2 delarik. Horrek, berotze globalaren %63a eragiten du, baina badira beste batzuk, metanoa edo oxido nitrosoa bezala.

Klima aldaketak eragin zuzena du planetako biodibertsitatean. Gero eta espezie gehiago desagertzen ari dira klima aldaketaren erruz. Adibidez, Madagaskarreko lemurren %10a baino ez da geratzen, eta horiek galtzeko arriskuan daude gizakiok eragindako deforestazioagatik. Edota poloak urtzen ari direnez, hartz zuriaren habitat-a desagertzen ari da. Zer esanik 2019an Australian izandako sute izugarria. Zenbat animalia ikusi genituen sutetatik ihesi!!.

ESKOLAN…

Eskolan hainbat gauza egiten ditugu klima aldaketa gelditzeko. Adibidez, geletan argia itzaltzeko kartelak ditugu. Bestetik, baratzean, kubo handi bat dugu euriaren ura aprobetxatzeko eta berarekin barazkiak ureztatzeko. Horrez gain, eskolako teilatuan eguzki-plakak ditugu eguzkiaren energia aprobetxatzeko. Komunetako konketetan bi botoi ditugu, ur gutxiago gastatzeko, eta gainera, komuneko txorrota ez dugu irekita uzten erabiltzen ez dugunean.

Eskolan sortzen ditugun hondakinak kudeatu egiten ditugu: papera eta plastikoa birziklatu egiten dugu, eta hondakin organikoekin konposta egiten dugu, ondoren baratza ongarri­tzeko.

Eskolatik kanpo ere gauza asko egin ditzakegu klima aldaketaren aurka. Adibidez, garraio publikoa erabiltzea edota kutsatzen ez duten ibilgailuak erabiltzea (bizikleta, patinak…). Bestetik, saia­tzea plastikozko poltsak ez erabiltzen, kontsumo txikiko bonbilak erabiltzea, birziklatutako papera erabiltzea… orokorrean, gure kontsumoa murriztea.

Beraz, bukatzeko, nahi baldin badugu gure planetako bioaniztasuna zaindu, lur planeta babesteko jarrerak izan behar ditugu. Guk eskolan baditugu, eta zuk?.

agenda 21 bici agenda 21 contaminacion ingurumen-ziurtagiria agenda 21 mundo agenda 21 oso polar

 

Udalsarea2030          Agenda 21 Zabaleko Logo