Otsailak 8 larunbata, 20:00etan: Kontzertua “EPA!” – Demode Quartet. Hamarkada luzeetan artista eta intelektual euskaldunek “jatorria”, “esentzia”, “gakoa”, “quid-a”… bilatu dute, desberdin egiten gaituena eta ezaugarritzen gaituena. Demode Quartet osa­tzen duten lau pertsonaiek, irmoki sinetsita daude country, jazz, samba, Bollywood edo pop modernoenaren jatorria Euskal Herriko haranetan, mendietan edo portuetan bilatu behar dela. “EPA!”-rekin hori froga dezaketela uste dute. Sarrera: 10 € (8 € bazkideentzat).