Maiatza eta ekainean bezala, KZguneak uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa du, goizez zein arratsaldez. Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).  

Asteartero eta ostegunero emango dira, batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz. Horien izenburuak honako hauek dira: “Erosi etxetik irten gabe”; “Gauzen Interneta”; “Heziketa eta segurtasuna Interneten”; “Zure diru-zorroa Smartphonean”; “Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu”; “Ezagutu Streaming plataformak”; “Android sekreturik gabe”; “Azken gailu teknologikoak ezagutu” eta “Murgildu errealitate birtual eta areagotuan”. Zuzeneko urrutiko hi­tzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen: www.kzgunea.eus.

Web: www.kzgunea.eus

Facebook: www.facebook.com/KZgunea

Twitter: twitter.com/kzguneatic

Blog: kzgunea.blog.euskadi.eus/