Laia Eskolak, Arabako Emakumeen Jabekuntza eta Berdintasunerako Eskolak, bosgarren urteurrena ospatuko du irailaren 11n Amurrioko Antzokian 11.30etatik 12.30era. Jardunaldiak belaunaldien arteko elkarrizketa-mahai batekin jarraituko du.Horrez gain, rap feminista ikuskizuna izango da. Euskadiko raperorik onenak parte hartuko dute. Hitzordua 13.00etatik 14.00etara izango da Juan Urrutia parkean.

Ekitaldira joan nahi dutenek izena eman beharko dute hurrengo estekan https://www.laiaeskola.eus/laia-eskola-urteurrena-izen-ematea/. Horrez gain, autobus zerbitzua izango dute, eta gurasoek haurtzaindegi zerbitzua euren eskura izango dute. Zeinu interpretatzaile bat ere izango da topaketan.