Amurrioko Udalak aurten ere Aiaraldea eskualdeko Laia Eskola programan parte hartuko du, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Laia Eskolaren helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko. 2019-2020 ikasturteko egitaraua datozen hilabeteetan zehar zabalduko da ekintza ugarirekin.

Urriaren 4an izango da lehenengo ekintza, “EnFemme” dokumentalaren proiekzioa eta zuzendariearekin elkarrizketa arratsaldeko 20.00etan Amurrio Antzokian. Urriaren 9an Irakurle-klub feministaren aurkezpena egingo da arratsaldeko 18.00etan liburutegian. Horren ondoren, azaroaren 30ean, autodefentsa feministako tailerra egongo da Maitena Monroyren eskutik, fisioteratpeuta eta emakumeen aurkako indarkeriren kontrako aditua dena. 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30ak arte izango da, euskeraz eta gazteleraz. Urte hasierarekin batera, utarrilaren 10 eta 11an, Josebe Iturrioz Lopez-en eskutik “Eta gero esango duzue bost edo sei ez garela” tailerra izango da.

Informazio gehiago jaso daiteke atxikitako PDF dokumentuan. Izen emateak raguilar@amurrio.eus  edo 945891161 telefonoan egin beharko dira.

Programa Laia Eskola -eus