Maiatzaren 18an Euskal Jaien beste edizio bat ospatuko da Amurrion. Ekintzen programazioari 09:00etan ekingo diote Mendiko Lagunak-ek antolatutako mendi-martxa batekin. 12:00etan txupina botata, 35 urte bete dituen Aiara Dantza Taldeko dantzari eta dantzari ohien erakustaldia izango dugu. Gainera, parkean bazkaria, pilota partidak, Tio Tironen Semeak taldearen dantza-emanaldia eta erromeria Luhartz taldearen eskutik.

Euskal jaia 2019 amurrio    –      Maiatzak 18, larunbata     –     Aiara Dantza Taldearen 35. Urteurrena
* 09:00 Mendi ibilaldia, Mendiko Lagunak taldearen eskutik.
* 12:00 Txupinazo Juan Urrutia plazan.
* 12:30 Euskal Dantzen erakuskaldia Juan Urrutia plazan.
AIARA DANTZA TALDEko dantzari eta dantzari ohiak.
* 13:45  Kalez kale kantari, TXAPELAK BAT taldearekin.
* 15:00 Bazkaria Parkean.
* 16:00 Kantukada parkean.
* 17:00 Pilota partiduak Udal Pilotalekuan, Pelotazale Klubaren eskutik.
* 18:30 “FESTAMENTUA” Dantza ikuskizuna TIO TEROREN  SEMEAK taldearekin, plazan.
* 19:00 Talo, sagardo eta txakolinaren postua.
* 20:00 Erromeria LUHARTZ taldearekin.
*****Antolatzailea: Amurrioko Udala, Aiara Dantza Taldea eta Ohiturak Elkartea.